FDM (Frequency Division Multiplexing, Frekuentziaren banaketaren bidezko multiplexazioa) seinale ezberdinak kanal beretik bidaltzeko teknika bat da. TDM(Time-division multiplexing) ere erabili daiteke honetarako baina arraroa da. FDM-ren kasuan, seinale ezberdinak kable edo medio beretik bidaltzeko, ezinbestekoa da seinaleak frekuentzia ezberdinetakoak izatea. Kondizio hau betetzen ez bada, seinaleak elkar zapalduko dira eta hartzaileak ezin izango ditu bereizi. Horregatik, frekuentzia berdineko bi seinalea garraiatu nahi izanez gero, aurretik frekuentzia aldatu beharko zaio seinaleetako bati.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |